· Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
Hiru urteko gela bakoitzean ordenagailu bat dago, Irakaslea, ohiko lanketari jarraituz, matematika, hizkuntza, plastika … bezalako ikasgaiak lantzen hasten dira ordenagailuaren bitartez. Ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzungo dute
· Ze nolako materiala erabiltzen dute?
Hiru urtekoek Ttanttoren gidako cd-a erabiltzen dute. Mini kadena ere badute. Ondoren, bideo gela deiturikoa dute, bertan pantaila erraldoi bat dago bideoak ikusi ahal izateko
· Internet erabiltzen da? Zertarako?
Haurrek ez dute internetik erabiltzen.
· Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?
Urtxintxa proiektuan. Lehen esan bezala Ttantto gida erabiltzen dute non ipuinak, kantak, jolasak … dauden
· Nola lotzen da metodologia IKT-rekin?
Urtxintxa proiektuaren barruan sartzen da ikt.
· Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer? Nola?
Ez
· Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?
Astero, ostegunero hain zuzen ere, bideo gelara joaten dira beraiek ekarritako bideoak ikustera.
· Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute? Adibidez, Pelutxe proiektua.
Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.
· Zerbait egiten da kritikotasun alderdia teknologiaren aurrean?
Ekintzak bukatzerakoan denbora oro haurrei beren iritzia emateko aukera ematen zaie
· Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTeri buruz (adibidez…komenigarria da ordenagailuarekin jolastea edo hainbeste telebistaren aurrean egotea)?
Ez dut aukerarik eduki galdera horiek entzuteko
· Aholkuak eskatzen diote?zertaz?
Hiru urteko haurren gurasoek oraindik ez dira kezkatzen teknologia berriei buruz, gehiago interesatzen zaie beren haurrei buruzko egora, hots, ikastolan nola dabiltzaten, egokitzapena..
· Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza ikteko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Ez du ikastarorik, unibertsitatean, eta ikastolan bertan, gauzak eginez, ikasi du