Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

Paper zorroa

Paper zorroan, nire praktika egonaldiko ondorio orokorra plazaratuko dut. Horretarako lehenik aurkibide antzeko bat egingo dut nire blogeko gauza esanguratsuenak azpimarratuz.



 20011ko urriaren 24a astelehena, inoiz ahaztuko ez dudan eguna da, izan ere, nire lehen urteko praktika egonaldiei hasiera eman nien eguna izan zen. Nik hautatutako ikastola, Jakintza ikastola izan zen. Nire herrian, Ordizian, kokatutako ikastola da, ez da ni txikitan joandako ikastola baina jakin mina nuenez bertako funtzionamendua, metodologia.. nolakoa zen bertara jotzea erabaki nuen eta aurreratzen dizuet, ikusitakoa izugarri gustatu zaidala.Egun honetan ezagutu nituen nire gelako hiru urteko haurrak, irakasleak eta noski, gela, bertan igaro dut nire urteko hilabete hoberenetariko bat.Orain esandako guztia, nire blogean islatu nahi izan dut  eta guztiaren,ondorio orokorra ateratzea gustatuko litzaidake niri funtsezkoen egin zaizkidan gauzak nabarmenduz.
  Lehenengo astea, orientazio gisa hartu nuen,bertan lehen bizirik ez nituen ekintza desberdinak azal azaletik bizi ahal izan nituen. Irakasle gela batean irakasle moduan egoten nintzen lehenengo aldia zen, mantala jantzi eta gelara sartzean arraro sentiarazten nintzen . Egunak joan aurrera errutina bilakatu zen eta jada ez zitzaidan arrotza egiten nire burua irakasle modura ikustea. Irakasle eta haurrekin izandako lehenengo kontaktua erraza izan zela esatea ausartuko naiz, irakasleak hasieratik gertutasuna eta konfiantza adierazi zidan, eta haurrei dagokionez, izaeren araberakoa izan zen, batzuk lehen egunetik izugarrizko elkarrizketak ematen zidaten beste batzuek ordea, denbora gehiago behar izan zuten, baina bai azpimarratu konfiantza hitzak garrantzi handia izan duela nire praktiketan, hori baita lortu dudana.
  
Lehengo egunetan jada  hiru urteko haurrek hainbeste miresten duten Ttantto ezagutu nuen, laburbilduz urtxintxa metodologiako hiru urtekoen maskota da azken hau. Haurrek eginiko ekintza askotan ageri da, abesti bat ere badu, azken hau askotan kantatu ohi izan dute. Lehenengo aldia zen  Urtxintxa metodologia azal azaletik bizi izan nuena, izan ere, ni Ordiziako Urdaneta ikastetxean jorratu nituen ikasketak eta bertan, Amara berri sistema dago indarrean.Irakasle eskolan hainbeste aldiz aipatutako unitate didaktikoak aurrez aurre ikusi ahal izan nituen, bertan ematen duten materia osoaren arteko lotura ikuskatu  ahal izan nuen, metodologiaren ardatza da. Irakasleen gida antzekoa da, bertan gaiak zehazturik agertzen dira, gai bakoitzean landu beharreko ipuinak, kantak, fitxak, hormairudiak.Orain aipatutako gauza guzti hauek lotura dute. Esaterako, bigarren gaia “Etxea ” da beraz, landuko duten ipuina “Hiru txerritxoena” izango da eta emango duten materia guztia honen inguruan joango da: hiru arte landuko dituzte zenbakiak, horma irudia etxe bat izango da, hiru tamainak landuko dituzte (ertaina txikia eta handia) . Hau dena lantzeko, ekintza eta fitxa desberdinak landuko dituzte. Fitxak garrantzi handia izan dute nire praktika egonaldietan, bertan ikusten bainuen ea haurrek ulertzen zuten aurretik emandakoa. Era guztietako fitxak ikuskatu ahal izan ditut, hauek lantzeko askotan aurretik fitxarekin zerikusia zuten abestiak ezartzen zitzaizkien haurrei, gerora fitxa egiterakoan lagungarri izateko.Hemen ageri den lehenengo fitxan etxeko tximiniatik kea margotu beharra zuten haurrek, hori nola egin jakiteko lehenik abesti hau ezartzen zitzaien. Abesti hau kantatzean, kea nola egin beharra zuten adierazten zitzaien eskuekin ondoren, beraiek margotu zezaten. Era ezin hobea iruditu zitzaidan, denen arteko lotura honek txunditurik utzi zidan, haurrei  ezagutzak era garbi batean helaraztea oso garrantzitsua iruditzen zait eta nire uste apalean, Jakintza ikastolak duen ezaugarri funtsetako bat da, argitasuna alegia. Denetan pozgarriena, eta behatu ahal izan dudanaren arabera, haurrei nolabaiteko irrika eta poza ematen diena lanaren amaieran eginiko murala da. Bertan astetan landutako ipuina islatzen dute denen artean. Ni praktiketan egon nintzenean momentu hau bizi ahal izan nuen eta oso polita izan zen.

Oraindik ere ez dut aipatu IKT-ren inguruan ezer, uste dut  gai oso garrantzitsua izan dela bai praktika egonaldian bai Donostiako irakasle eskolan. Gai honi buruz hitz egiten denbora asko igaro dugu, eta emandakoa errealitatearekin alderatzeko aukera izan dut. Egia esan, ikusi ahal izan dut haurrek trebetasun handiak dituztela ordenagailuaren aurrean, komodo sentiarazten dira testuinguru horretan eta ez zaie arrotza egiten.Haurrek jolasten ikasi egiten dute, horretarako askotan aipatu bezala Ttanttoren gida erabiltzen dute.Bestalde, esatekoa da haur hezkuntzan ordenagailu eta bideo gelaz aparte ez ditudala ikusi beste hainbat eta hainbat teknologia berri hala nola, pantaila digitala. Hala eta guztiz ere, aitortu beharra dut ez nuela uste haurrak hain trebaturik egongo zirela ordenagailuaren erabilerarekin, txunditurik geratu nintzen. Gainera gehitzekoa da, era honetan haurren autonomia lantzen zela, irakasleak askotan ez zien laguntzen beraiek beren kabuz egiten zuten dena, arazo baten aurrean irakaslearengana edota beste ikasle batengana jotzen zuten, elkarlana sustatuz.
 
Laburbilduz, orain aipatutako guztia nire praktika egonaldian azal azalez bizi ahal izan ditudan gauzarik aberasgarrienak izan dira. Ez nuen bizi izan dudan ezer aldatuko ez gauza onak ez txarrak, denetatik ikasteko aukera izan dudalako eta horrek nolabaiteko aniztasuna eman dit. Amaitzeko eskerrak eman Aitziber irakasleari eta Jakintza ikastolari! Bihotz bihotzez mila esker! Hurrengo urte arte!