Gaur izan da nire praktika egonaldiko lehen eguna. Goizeko bederatzietan ikastolara joan, mantala jarri eta hiru urteko gelara sartu naiz. Pixkanaka pixkanaka haurrak iristen joan dira eta iristen zihoazen heinean, irakasleak elkar aurkeztu digu. Beraiek jada errutina barneraturik dute eta horrexegatik bazekiten zein zen beren betebeharra, jolas librearen garaia zen. Ordu bat igaro dute bakoitzak gura duen jolasekin: puzzleak, plastilina, marrazkiak,panpinak...Ondoren jolas garaia amaitu eta"Egunerokoaren " unea iritsi da, hots, zerrenda pasa, eguraldia aztertu, data ezarri, asteburuan eginikoa kontatu...Zerrenda pasatzeko, paretan beren izenak eta argazkiak azaltzen diren txartel batzuk dituzte itsatsirik, haur bat altxatu eta banaka-banaka zerrenda guztia pasatzen du. Ikasgelan dagoen haurrak bere izena entzutean "bai, hemen nago" erantzun beharko du;bestalde, izendatutako haurra ez badago, etxetxo bat agertzen den txartel txiki bat itsasten da falta den haurraren txartelaren gainean. Eguraldiaren azterketa arrunta da, leihotik begiratzen dute zein eguraldi dagoen eta eguneko eguraldia irudikatzen duen txartel bat itsasten dute paretan. Azkenik, andereñoak gaurko dataz galdetzen du eta jarraiki arbelean idazten du. Ondoren, asteburuan eginikoaz galdetzen die haurrei. Hau dena landu ondoren ikaskideetako batek gailetak banatu eta patiora irteten dira, aurretik komunetik pasatuz noski. Ordu erdiko atsedenaldia izan ohi dute, 10:30tatik 11:00tara. Asko jolastu ondoren, bakoitzak bere basoa hartu eta ura edaten dute. Jarraiki, irakasleak hiru txerritxoen ipuina kontatzen die, haurrak andereñoak esandakoa errepikatzen dute ipuina antzeztuz. Gero, fitxa bat egin dute, haurrek lerro zuzenak goitik behera margotzen ikas dezaten. Horretarako, jada marraztuta zeuden hodei batzuetan tantak margotu dituzte goitik behera. Goiza amaitzeko, etxera edota jangelara joateko ordua iritsi da (12:00tan), jangelakoak mantala jantzi eta etxekoak txamarra eta listo! Bazkaltzera joan dira!
Arratsaldea lasaia izan da, izan ere, kurtsoko bi ikaskideen urtebetetzeak ziren eta hori ospatzeko txokolatezko bokatak jan dituzte. Ondoren kanpoan daukaten parkera joan dira jolastera. Amaitzeko, gelara igo ura edan eta komunetik pasa, txamarrak jantzi eta etxera joan dira! Asteazken arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario