Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 22 de noviembre de 2011

Ni praktiketan egon naizen bitartean landu dituzten horma irudiak

2. gaia: ETXEA. Etxean goxo-goxo
- Hiru txerrikumeak ipuina.
- Etxeko pertsonak, senideen arteko harremanak eta elkarbizitzarako arauak edo berezitasunak.
- Etxeak nolakoak diren, nola eraikitzen diren eta bertako espazio nagusien ezaugarriak eta funtzioak (sukaldea, komuna, egongela…), beren erabilera eta segurtasun neurriak.
- Etxean dauden objektuak: zainketa eta erabilera.
Horretarako, hau dena lantzeko, horma irudi hau erabiltzen dute. Honen bitartez, haurren arteko elkarrizketa sustatzen da eta aldi berean, etxearen inguruko ezagutzak barneratzen dituzte bata besteei entzunez

 3. gaia: MENDIA. Mendian udazkenean
- Txanogorritxo ipuina.
- Mendiko bizidunak: animaliak eta landareak.
- Mendian bizi edo lan egiten duten pertsonak (izena eta lanbidea).
- Mendiko espazio, osagarriak eta udazkeneko aldaketak.
Azken hau lantzeko, basoa dute horma irudi modura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario