- Urte osoan zehar maskota edo bidai lagun izango duten Ttantto Marigorringoa ezagutuko dute (gutun bat jasoko dute, unitatea aurkeztuko die…).
- Ikastolara joaten ez zen Arroxali neskatoaren ipuina.
- Ikastolako objektuak: erabilera, nolakotasunak, zainketa…
- Ikastolako pertsonak (irakaslea, autobuseko eta jantokiko langileak…): funtzioak eta harremanak, elkarbizitzarako arauak edo berezitasunak.
- Ikastolako espazioak (jolastokiak, komunak…): erabilera, segurtasun neurriak, autonomia.
- Artelana: Rafael Ruiz Balerdi. Pintura, 1980.
- Entzunaldia: Johann Pachelbel. Hiru biolin eta biolontxeloarentzat idatzitako kanona.
2. gaia: ETXEA. Etxean goxo-goxo
- Hiru txerrikumeak ipuina.
- Etxeko pertsonak, senideen arteko harremanak eta elkarbizitzarako arauak edo berezitasunak.
- Etxeak nolakoak diren, nola eraikitzen diren eta bertako espazio nagusien ezaugarriak eta funtzioak (sukaldea, komuna, egongela…), beren erabilera eta segurtasun neurriak.
- Etxean dauden objektuak: zainketa eta erabilera.
- Artelana: Vincent Van Gogh. Nire gela, 1889.
- Entzunaldia: Tomaso Albinoni. Biolin, hari eta organorako adagioa.
3. gaia: MENDIA. Mendian udazkenean
- Txanogorritxo ipuina.
- Mendiko bizidunak: animaliak eta landareak.
- Mendian bizi edo lan egiten duten pertsonak (izena eta lanbidea).
- Mendiko espazio, osagarriak eta udazkeneko aldaketak.
- Artelana: Alexander Calder. Itsas paisajea, 1947.
- Entzunaldia: Vivaldi. Udazkena.
4. gaia: GABONAK.
Gabonak, Gabonak, hau zoriona!
- Bere amonarekin bizi zen neskatxa behartsu baten ipuina: Olentzeroren zuhaitza
- Olentzero ezagutuko dugu.
- Gabonetako ezaugarriak: Zer egiten dugu Gabonetan? Familiartekoak bildu, elkarrekin afaldu eta bazkaldu, etxea apaindu, opariak jaso…
- Artelana: Paul Klee. Hammamet-eko motibo bat, 1914.
- Entzunaldia: Wolfgang Amadeus Mozart. Jostailuen sinfonia.
Lehen hiruhilabeteko behaketarako adierazle nagusiak
- Gelara egokitzea. Elkarbizitzan parte hartzeko interesa.-Irakaslearekiko eta lagunekiko jarrera.
- Sentimendu eta bizipenen adierazpena.
- Oinarrizko beharrak (pixagalea, egarria…) erregulatu eta adieraztea.
Bigarren hiruhilabetean gurasoei bidaltzeko
IKAS-NORABIDEAK eta UNITATEEN LABURPENAK
5. gaia: NEGUA. Hotzez dar-dar
- Hegoa hautsita daukan txoriari aterpea ematen dion Izei txikia ipuina (laguntza).
- Neguko eguraldia (elurra, euria, kazkabarra…). Gu zientzialari: fenomeno atmosferikoak behatu eta datuak bilduko ditugu.
- Guk zer egiten dugu neguan? Arropa jantzi, berogailua jarri, janari beroak jan…
- Natura neguan: animaliak eta landareak.
- Artelana: Ascensio Martiarena. Paisje elurtua.
- Entzunaldia: Vivaldi. Negua.
6. gaia: INAUTERIAK. Mozorro, zomorro
- Ameriketatik Euskal Herrira inauterietan etortzen diren bi indiar txikiren ipuina: Bi indiar txiki inauterietan.
- Inauterietako mozorroak eta ekintzak: mozorro eta pertsonaia batzuen ezagutza (sorgina, pailazoa, Miel Otxin…), erlazioak (sorgina-erratza), kopuruak, buruhandiak (beldurrari buruz hitz egin), txarangak…
- Proiektua: Ikastolako Inauteriak antolatzen (mozorroa prestatu, abestiak ikasi, egitaraua adostu…).
- Artelana: Wassily Kandinsky. VIII. konposizioa, 1923. Irudi geometrikoen behaketa.
- Entzunaldia: Mozart. Martxa turkiarra.
7. gaia: GORPUTZA ETA JANTZIAK.
Hau da nire gorputza, polita benetan!
- Jantzi asko dituen eta ingurukoekin oso harroputza den ehunzango baten ipuina: Ehunzango kaskarina.
- Gorputzaren zati nagusiak eta ezaugarri bereizgarriak (sexua, pertsonen arteko desberdintasunak).
- Gorputzaren mugimendu aukerak esperimentatu: ibilera, dantza, jauzia, lasterketa…
- Gorputzaren oinarrizko beharrak: higienea, jantzia, elikadura, loa…
- Artelana: Joan Miró. Goizeko izarra, 1946.
- Entzunaldia: Txaikovsky. Konfiteetako Maitagarriaren dantza (Intxaur hauskailua baleteko atal bat).
8. gaia: EGUNEROKO JANARIAK. Jan, jan, jan
eta jan
- Janari bereziak eta sendagaiak asmatzen dituen sukaldari-sendalari Sendajanen ipuina: Sukaldaria eta sugandila.
- Janari motak. Elikadura osatu eta orekatu baten garrantzia.
- Janarien salerosketa: azoka.
- Gu sukaldari: mazedonia.
- Artelana: Ignacio Zuloaga. Guindo jaunaren udareak, 1944.
- Entzunaldia: Chopin. 7. vals-a
Bigarren hiruhilabeteko behaketarako
adierazle nagusiak
Lehen hiruhilabetekoez gain beste hauek:- Gorputzaren atal eta ezaugarri batzuk identifikatzea.
- Gorputzaren mugimendua: oinarrizko trebetasun motrizak (ibilera, jauzia, lasterketa, jaurtiketa).
- Mezu eta testu sinpleen ulermena.
- Oinarrizko hiztegiaren ulermena/ekoizpena.
- Kopuru jakin bat aipatuz gelako gauzekin multzoa osatzea. Hainbat elementu dituzten multzoak emanda, ahoz zenbat dauden adieraztea. Halaber, zenbakien segida errezitatzea.
- Antolatzen diren festetan parte hartzea.
- Interesa azaltzea.
Hirugarren hiruhilabetean gurasoei bidaltzeko
IKAS-NORABIDEAK eta UNITATEEN LABURPENAK
9. gaia: ETXE ABEREAK. Behin batean baserrian
- Urrestillako lau musikariak ipuina, non baserritik ihes egin behar izan duten lau etxabereren gorabeherak kontatzen diren.
- Ukuilua. Ukuiluko animaliak, izenak, ezaugarriak, ohiturak…. (ugaztun batzuk).
- Oilategia: oilategiko animaliak. Izenak, ezaugarriak, ohiturak… (hegazti batzuk).
- Hiri edo herrietako etxeetan bizi diren animaliak: izenak, ezaugarriak, ohiturak…
- Artelana: Luis Otaegi. Natura kutxetan, 1980
- Entzunaldia: C. Saint Saèns. Animalien inauteria: txoritegia.
- Etxetik ekarri beharrekoa: animaliaren baten argazkia edo aldizkari-zatia, ahal duzuela formatu apaisatuan.
10. gaia: GARRAIOAK ETA KALEA.
Ran Roberran, po-po-po…
- Nola ibili munduan ohetik jaiki gabe edo Libe neskatoaren ipuina. Gau batean oheratu eta ametsetan, ohea leihotik atera da hegan…
- Kalea: osagarriak, bertan lan egiten duten pertsonak…
- Garraioak: lurrekoak, airekoak, uretan ibiltzen direnak. Beren ezaugarriak, geltokiak… ikusiko ditugu.
- Trafikoaren ezagupenerako lehen urratsak landuko ditugu ziurtasun neurri batzuk ezagutuz: zebrabidea, semaforoa…
- Artelana: Antonio Lopez. Gran Vía, 1974-81.
- Entzunaldia: Edvard Grieg. Goizetik, Peer Gynt, Suite 1, Op. 46ren lehen atala.
11. gaia: LOREAK ETA BARAZKIAK.
Eguzkitan din-dan
- Anderren aitonaren baratzean gertatutako istorio harrigarri bat kontatzen digun Azenario erraldoia ipuina.
- Baratzeko landareak eta lanak. Animaliak eta udaberria baratzean.
- Zelaiak eta lorategiak udaberrian, bertako animaliatxoak (tximeleta, barraskiloa, erlea…).
- Artelana: Claude Monet. Artistaren lorategia Givernyn, 1900.
- Entzunaldia: Vivaldi. Udaberria.
- Etxetik ekarri beharrekoa: landare edo lore baten argazkia edo aldizkari-zatia, ahal dela formatu apaisatuan.
12. gaia: IBAIA ETA ITSASOA, URETAKO JOLASAK. Igerian, jolasean…
- Haizemari sorgin txintxoaren ipuina.
- Ikasturtean ikasitako hainbat gauza gogoratuko ditugu.
- Uraren inguruan: itsasoa, ibaia, piszina, uraren ezaugarri batzuk.
- Oporrak eta herriko festak: kirola, mendi irtenaldiak, bidaiak, dantzak, San Joan sua…
- Artelana: Menchu Gal. Txalupak arrastirian (Hondarribia), 1982
- Entzunaldia: Vivaldi. Uda
- Datorren ikasturtean izango duten maskota bidai laguna Txirritx kilkerra, aurkeztuko die Ttanttok.
- Oporretatik bueltan etxetik ekarri beharrekoa: oporretako argazki bat, formatu apaisatuan, non haurra oporretako ekintzaren batean azaltzen den, bera bakarrik edo familiarteko edo lagunekin.
Hirugarren hiruhilabeteko behaketarako
adierazle nagusiak
- Antzerkietan, abestietan, jolasetan, dantzetan parte hartuz gorputzez adieraztea.- Zentzumenen bidez inguruko errealitatea behatzea (ikusmena, entzumena, ukimena…)
- Poliki-poliki eguneroko ekintzetan autonomia garatzea.
- Animalia eta landareekiko interesa azaltzea.
- Inguruko objektuen eta pertsonen ezaugarri batzuk aipatzen jakitea: izena, kolorea, tamaina… eta euren berdintasunak eta desberdintasunak antzematea.
- Ipuinak, abestiak, olerkiak, mezuak… beren hasierako euskararen ezagutza mailatik abiatuz poliki-poliki interpretatzea (ulertzea).
- Mezu sinpleen ekoizpena eta beharren adierazpena, oinarrizko hiztegia eta esamoldeak erabiliz.
- Objektu bildumak manipulatuz, gehiago eta gutxiago non dagoen adierazten jakitea.
- Zenbakien segida errezitatzeko interesa azaltzea.
- Espazioan objektuek eta pertsonek berarekiko duten kokapena adierazten duten mezuak (goian, behean, gainean, azpian, aurrean, atzean) egoki interpretatzea.
- Plastikak eskaintzen dizkion adierazpen aukerak eta baliabideak erabiliz esperimentatzea.
- Kantuak, jolaserako abestiak… entzun eta ataltxo batzuk gogoratzea
No hay comentarios:
Publicar un comentario