Gaur izan da nire praktiketako bigarren eguna. Aurrekoan bezala mantala jarri eta gelan sartu naiz, handik gutxira pixkanaka pixkanaka haurrak sartzen joan dira eta jolas librearen garaia zenez, gura zuten jokoaz gozatzen hasi dira. Ikuskatu ahal izan dut orokorki puzzleak egitea izugarri gustatzen zaiela, ekintza honetan aniztasuna nabari da, batzuek jada 50 piezako puzzleak egiteko gaitasuna dute beste batzuk ordea, orain hasi dira eta pieza gutxiagoko puzzleekin hobeto moldatzen dira.Janaria prestatu, gela garbitu, ordenagailuan, ttanttoren jokoekin, nabigatu … hau eta beste gauza asko egiten dute haurrek jolas librean.Behatu ahal izan dut tic-ken integrazioa gelan, esatekoa da haurrek erraztasun handiak dituztela ordenagailua erabiltzen. Ttanttoren jokoekin liluraturik dabiltza, bertan klasean emandakoa lantzen dute.Esaterako, orain nire gelakoak hiru txerritxoen ipuina lantzen ari dira, haurrek bertako hiztegia,pertsonaiak …. gehiago mamitzeko hainbat joko dituzte, puzzleak besteak beste.Segidan, jolas garaia amaitu eta errutinarekin jarraitzeko egunerokoaren garaia iritsi da.Lehenik, haurrak lurrean eseri dira bata bestearen ondoan eta andereño Aitziberrek data ipini du arbelean.Jarraiki, egunerokoa egitea tokatu da, oraingoan Manexek egin du, jada ondotxo dakite zeintzuk diren beren betebeharra, Manexek banaka klaseko zerrenda pasa eta falta diren haurren gainean etxetxoa jarri du. Gaur haur bat bakarrik falta izan da, hori dela eta bat zenbakia landu dute “Mutur gora eta hanka”,zenbaki hau arbelean idatzi dute.Eguraldia ere aztertu dute, gaur eguzkia eta haize pittin bat zebilela aipatu dute klaseko aditu txikiek! Eta horixe jarri da horma irudian.10:30ak iritsi eta atseden garaia etorri da honekin batera, parkera jaitsi baino lehen gailetak banatu, komunetik pasa eta ale! goazen jolastera!Asko jolastu ondoren ura eran eta tamainak lantzeko ekintzak egiten hasi dira.Hori jorratzeko hiru tamaina ezberdineko(handia, ertaina eta txikia) sardexka, koilara, etxea(arbelean margotuta) eta kotxea ezarri ditu irakasleak haurren bistan. Banaka, irakasleak deitutako haurra altxa eta irakasleak eskatutako hartu behar zuen “Non dago koilara txikia?”, hau hartu eta bere tamaina berdineko etxearen azpian utzi beharra zuten. Antzeman ahal izan dut, batzuk oso ondo barneraturik dituztela tamainak eta erraz egin dutela ariketa.Beste batzuei ordea, asko kostatzen zitzaien tamainak desberdintzea baina, irakaslearen laguntzarekin lortu dute.Tamainekin amaitzeko, fitxa bat egitea proposatu die irakasleak.Maiz esan dudan bezala, hiru txerritxoen ipuina lantzen ari dira, hori dela eta hiru txerritxoak agertzen diren fitxa bat egin dute.Bertan txerritxo txikia handia eta ertaina agertzen ziren eta ondoan hiru etxe, handia ertaina eta txikia.Haurrek txerritxo bakoitza bere tamaina berdineko etxetxoarekin lotu beharra zuten.Batzuk laguntzarekin lortu dute, beste batzuk ordea bakar bakarrik egiteko gai izan dira.Jada iritsi da bazkaltzeko ordua, arratsaldean gehiago!
Arratsaldea ederto joan da, hasieran ordutxo bat jolas librean aritu dira, oso ondo aprobetxatutako arratsaldea izan da, puzzleak, enkajableekin bideak,.. inoiz baino sartuagoak egon dira jolasean. Ondoren gaileta banatu eta atseden unea iritsi da. Jolastokira jaitsi eta bertan egon dira ordu erdi. Azkenik gelara joan, ura edan eta etxera itzultzeko garaia iritsi da!hain gusutara egon naizen zein arratsaldea azkar pasa zait!Ostegun arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario