Praktiketako hirugarren eguna mugitua eta aldi berean, neketsua izan arren, primeran joan da. Betiko moduan, ikastolara iritsi naiz eta mantala jantzi ondoren, ikasgelan sartu naiz. Jada han zeuden haur batzuk jolasteko irrikaz, beste batzuk handik gutxira ailegatu dira.Jolas librearen garaia denez, bakoitzak gura duen jolasaz gozatu du. Behatu ahal izan dut haur gehiengoak beti jolas berberera jotzen dutela, puzzleak egiten betikoak egoten dira eta janaria prestatzen, ileapaindegian, liburutegian..ere betikoak.Hori dela eta, irakasleak askotan haurrak animatzen ditu beste jolas batzuetan aritzeko. Antzeman ahal izan dut, izugarri gustatzen zaiela guraso paperean sartzea, bai neskei bai mutilei. Askotan, komeriak izaten dira ,izan ere, denek ama izan nahi dute.Aurrekoan harritu ninduen elkarrizketa bat entzun nuen, bi haurrek ama nahi zuten izan bat mutila zen eta bestea neska.Neskak berearekin ateratzeko honako arrazoiketa eman zuen “Ama neska da beraz ni naiz”. Egoera honen aurrean nola jokatu?; hor uzten dizuet galdera.Jolas garaia amaitu ondoren, egunerokoa egiteari ekin diote, lehenik eta behin, data ipini arbelean, ondoren zerrenda pasa eta azkenik, eguraldia aztertu “Gaur Haizea dabil” esan dute. Segidan gailetak banatu eta atsedenaren garaia iritsi da.Noski, aurrena komunetik pasa dira. Jolastokian hiru urteko haur guztiak elkartzen dira, ikusi ahal izan dut zezenetara jolastea asko gustatzen zaiela, edota futbolean. Haur asko egon ohi izaten dira makilak eta hostoak biltzen ondoren irakasleei emateko.Jolas garaia amaitzerakoan haur guztiak egarriturik iristen dira gelara, ur pixka bat edan eta listo! Prest daude lan egiteko! Lehenik eta behin, kanta bat entzun dute, bertan etxeko tximiniatik kea nola ateratzen den adierazten da. Kanta hau entzun eta aldi beran, kantatu ondoren, fitxa bat egin dute. Hemen jarri dudan fitxa jorratu dute hain zuzen ere.Beraien egitekoa tximiniatik kea margotzea zen eta ondoren, nahi izanez gero, gainontzekoa margotu. Hau amaitutakoan jada bazkaltzeko ordua zen!dena txukun jarri eta bazkaltzera!
Arratsaldean hiru urteko haur guztiak bideo gelara joan dira eta bertan, hiru txerritxoen bideoa ikusi ahal izan dute.Honen aurrean denetariko jarrerak egon dira, farre algarak, beldurra, … Jarraiki “Pirritx, Porrotx eta Marimotots” pailazoen bideo bat ezarri diete. Han ibili dira haurrak hauekin batera kantatzen eta dantzatzen! Zein gustura ibili diren!.Eguna ongi amaitzeko barruko jolastokira joan dira. Pittin bat jolastu ondoren klasera joan, ura eran, txamarra jantzi eta ale!jada amaitu da osteguna!Biharrarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario