Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

lunes, 31 de octubre de 2011

Ni eskolan

Nik margotu dudana, nik lau urte nituenean izandako gela da. Ez nahiz osoa ondo gogoratzen bere egituraz eta agian, ez da nik margotu dudanaren berdin berdina baina bai antzekoa. Bost zenbakiarekin izendatu dudana etxe txokoa da, bertan jolas sinbolikoan aritzen ginen: janaria prestatu, ohea egin, panpinekin jolastu, dendara joan erosketak egitera … Bi zenbakiarekin,  denda txokoa ageri da, bertan  elikagaien salketa egiten zen eta etxe txokoan zeudenak bertara joaten ziren erosketak egitera. Tenpera, plastilina, margoekin.. ibiltzeko txokoa ere bagenuen, marrazketa txokoa hain zuzen ere. Bertan gure sormena lantzen genuen, txoko hau hiru zenbakian ikusi ahal da. Inprenta ere bagenuen (lau zenbakia), bertan idazketa lantzen genuen. Azkenik, antzerki txokoa genuen, bat zenbakian ikusi ahal duzuen moduan. Eszenatoki polit bat genuen non bertatik, gainontzeko ikasleei, prestatutako antzerkiak antzezten genien.Bertatik, irakasleak  ipuinak kontatzen zizkigun eta gu lurrean esertzen ginen borobil bat eratuz, adi-adi egoten ginen izugarri gustatzen baitzitzaigun une hau.Gogoan dut borobilean esertzen ginela ere gailetak banatzerako orduan, eguneko arduradunak banatu ohi zituen azken hauek. Arduradun lana, lan oso garrantzitsua izaten  zen:zerrenda pasa, eguraldia aztertu, gailetak banatu.. hau dena egin behar izaten genuen eta hau jardutean nolabaiteko ardura sentitzen genuen gainontzekoetatik bereizten gintuena.
Gogoan dut, zenbat denbora igarotzen genuen  inprenta txokoan  idazten ikasten, era bitxi eta aldi berean eraginkor batean. Edota marrazketa txokoan kolore berriak sortzen, hori bai zela dibertigarria!Antzerki txokoak esfortzua suposatzen zuen, egunetan prestatzen aritzen ginen antzerkia, erabat ongi ateratzea gustatzen zitzaigun gainontzeko ikaskideei antzezten genienean. Lehenik, eszenatokia antzeztu behar genuen antzerkiarekin bat zetozen gauzekin apaintzen genuen eta ondoren, bakoitza bere pertsonaiaren paperean  guztiz sartzen zen antzezlana primeran atera zedin. Denda zen denetatik gutxien gustatzen zitzaidana, azken  hau  matematikekin lotua zioan eta ez zen nire gustukoa.Bertan  produktuen  salketa egiten zen. Azkenik, etxe txokoa genuen, hau zen nire gustukoena. Bertan  jolas sinbolikoa zen nagusi, gehienbat aita eta ametara jolasten ginen. Gogoan dut denetik genuela bertan: ohea, sukaldea, telebista,mahaia, panpinak..Askotan iskanbilak sortarazten ziren, izan ere, denek ama edota aita nahi  genuen izan. Kasu horietan, irakaslearengana jotzen genuen irtenbide bila, honek beti esaten zigun pertsonaiak errepika zitezkeela edota txandaka egiteko.
Egoera berdin hauek bizi ahal izan ditut orain nagoen gelan. Aita ametara jolasterako orduan  beti arazo berbera dago, ume batek baino gehiagok ama nahi du izan eta honen aurrean haserrea adierazten dute. Beti ere han dago irakaslea irtenbidea emateko. Bestalde, etxea eta antzerki txokoa ez daude ni nagoen ikastolan eta inprenta ere ez. Idatziak oraindik ere hiru urtekoek gutxi lantzen dituzte eta lantzekotan, beste metodologia bat erabiltzen egiten dute.
Hau da nik nire haurtzaroaz gogoratzen dudana, zailtasunak izan ditut garai horietako sentsazioak eta gozamenak gogoratzeko orduan! Baino jada lortu dut! Hemen duzue! Ea gustatzen zaizuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario