Iraganeko kontuak berriro ere gogora ekartzea ez zait lan erraza izan, asko kostarazi zait nire eskolatze garaiko oroitzapenetan berriro ere murgiltzea. Pixkanaka pixkanaka buruari eragin eta hainbat pasarte etorri zaizkit.Pasarteaz gain, garai horietako irakasleak, lagunak, jolasak … gogoratu ditut.
Oraindik gogoan dut nire eskolako lehen eguna, aurretik haurtzaindegira joandako haurra nintzen horrexegatik, ez zitzaidan egin hain egoera arrotza nire gurasoez aldentzea, Ordiziako Urdaneta ikastetxean hasi nintzen. Garai horietan haur hezkuntzako eraikin berria eraikitzen ari ziren , hori dela eta, prefabrikatu batzuetan ematen genuen klaseak. Denbora eskas egon ginen bertan, segituan joan ginen eraikin berrira, oraindik buruan dut zein polita zegoen! Den dena berria zen eta gu liluraturik geunden gure eskola zoragarriarekin. Bertan bizi izan nituen nire bizitza eskolarreko lehen urte ahaztezinak eta bertan, ezagutu nituen gaur egungo nire lagun gehienak. Oroitzapen on asko ditut, eta laburbilduz gehienak kontatzen saiatuko naiz.Gure ikastetxean Amara berri sistema dago indarrean ,hots, jolasaren bitartez ikastea da gakoa. Txoko izugarri landuak eta politak daude bertan, niri etxe txokoa asko gustatzen zitzaidan, izugarri disfrutatzen nuen txoko horretan.Txoko honek, etxe guztiak barrutik duten egitura du eta bertan janaria prestatu, haurrak zaindu, ohea egin, erosketak egitera joan.. denetariko ekintzak egiten genituen.Txokoetan jolasean eta aldi berean, ikasten izan ziren nik uste, nire eskolatze garaiko unerik gozoenak.Antzerki txokoan ere oso ondo pasatzen nuen, egunak antzerki bat preparatzen igarotzen genuen ondoren beste ikaskideei antzezteko. Jolasaren bitartez, egoera atsegin eta gozo baten bitartez, ikasi egiten genuen.Irrikaz joaten ginen denak eskolara lagunekin egoteko,txokoetan jolasteko, ikasteko …
Urdaneta ikastetxeak ohitura bat du, urtero “Aste kulturala” egiten da eta aste horretan ekintza berriak egin ohi izaten dira.Hala nola, mozorroen desfilea, txokolatada edota gurasoei eginiko emanaldiak. Denak urduri eta aldi berean, gogotsu egoten ginen aste horren zain. Dena ongi ateratzeko aste batzuk lehenago gogor lan egiten genuen dena ederki ateratzeko. Oraindik gogoan dut, zenbat saiatzen ginen gurasoei eskainitako emanaldian egiten genituen kantak,antzerkiak,..ongi ongi ikasten.Korrika bat ere antolatzen zen ikastetxeko ikasle guztiak parte hartzen genuenean, hau amaitzean, ospatzeko txokolate goxo goxoa genuen, hau zortea!.Inauteriak aste kulturalarekin tokatzen ziren beti, hori dela eta aste kulturalaren egitarauaren barruan sartzen zen mozorroen desfilea. Egun hori oso espeziala zen denentzat, izan ere, garai haietan lehenengo aldiak ziren mozorrotzen ginena, gainera herri guztian zehar joaten ginen gure familiako eta herrikoek ikus gintzaten. Kontatu dudan azken hau, urtean behin egiten zen, aipatzekoa da honez aparte egunerokoak ere bazuela bere xamar. Esaterako psikomotrizitate gela.Gogotsu joaten ginen haur guztiak bertara, gora eta behera,saltoka,aita ametara … jolastera. Azkenik, nire eskolaurreko oroitzapen onekin amaitzeko “Txangoez” hitz egingo dizuet. Orokorki txangoak egitea asko gustatzen zitzaigun, sentsazio espezial bat sortarazten zigun denei ikastetxetik at joatea gure laguntxoekin eta gurasorik gabe. Gogoan dut ,“Txiki parkera” joan ginenekoa, argazkiak ere baditut eta horrexegatik gogoratzen naiz pasarte honetaz hain ondo.Dena hain polita eta dibertigarria iruditzen zitzaigun bertan, lehenik sarreran zapatak kendu eta ale! Goazen jolastera! Han ibiltzen ginen txirrista handitik botatzen edota piloten artean ezkutatzen.Gogoan dut, txirrista handi -handi bat zegoela eta askori izugarrizko beldurra ematen zigula handik botatzea.Bertatik botatzen zenak ausart fama artzen zuen horrexegatik, beldurrak alde batera utziz haur guztiak saiatzen gienen txirrista erraldoi horretatik botatzen. Jolasean galduriko energia guztiak berreskuratzeko, merienda ezin hobea tokatzen zen ondoren, nozilazko bokata! Zein goxoa zegoen!nola gozatzen genuen hau jaten.
Nahiz eta dena polita eman, baditut ere hainbat oroitzapen txar garai haietakoak.Hauek zailagoak egiten zaizkit gogoratzen.Pasarte asko ez nituen gogoratzen, baina nire gurasoen laguntzarekin berriro ere burura etorri zaizkit.
Lehenengoa txertoen garaikoa datorkit burura, zein gaizki pasatzen genuen txertoa jartzen zigutenean.Hor egoten ginen bata bestearen atzean kartila eskuartean eta urduritasuna nagusi. Zure txanda iristean, prakak jaitsi eta zizta ipurdian.Hori izaten zen dena, baina itxaroten pasatzen genuen denbora eskasean oso gaizki pasatzen genuen, izan ere, burutik burutapen desatsegin asko pasatzen zitzaizkigun.Txertoak bazuen bere alde hona, xuguxa oparitzen ziguten. Hala ere, aurretik pasatako urduritasunak ez dizkiot inori opa! Beste une zeharo txar bat betaurrekoak jarri zizkidaten lehenengo eguna izan zen. Oraindik gogoratzen dut zein gaizki pasa nuen, izan ere, ez zizkidaten soilik betaurrekoak ipini baizik eta ilea moztu zidaten eta mutil baten antza nuela iruditzen zitzaidan. Egun hau ez dut inolaz ere ahaztuko, oraindik buruan dut gelan sartzerakoan nire inguruan egin zen borobila.Denek txunditurik begiratzen zidaten, ordurarte ez baitzegoen inor gure gelan betaurrekoak zituenik.Sentsazio zeharo kontrajarriak sentitu nituen,lotsa, urduritasuna, momentu batean ere espeziala sentitu nintzen, denak niri begira baitzeuden.
Azkenik, gogoan dut inauteri batzuetan gertaturiko ezbeharra. Aurpegian konkretuki kokotsean “erpes” antzeko bat atera zitzaidan,izugarri handia zen. Niri asko gustatzen zitzaidan mozorrotzea eta aldi berean, aurpegia margotzea. Urte horretan arkatzez mozorrotu ginen, beraz aurpegia gorriz margotu behar genuen. Poz pozik joan nintzen margoz mozorroturik eskolara ondoren han aurpegia margotu zezaten. Ilaran jarri nintzen eta han ibili nintzen ikuskatzen aurrekoari zein ongi margotzen zioten!Nire txanda iritsitakoan nik entzun nahi ez nuena entzun nuen.”Irati zurekin kontuz ibili beharko dugu, erepesa dela eta beraz, gutxiago margotuko dizugu aurpegia”. Honen aurrean ez nintzen negarrez hasi baina gutxigatik. Han nengoen ni besteak baino borobil gorri txikiagoekin aurpegian, ze tristura hartu nuen.
Hauek dira nik nire bizitzan, eskolaurre garaien bizi izan ditudan esperientzi on eta txarrak. Seguru nago haur askok antzeko zerbait bizi izan dutela, beraz oraingo nire betebeharra hauen behaketa izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario