Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 1 de noviembre de 2011

Nire lehen hausnarketa

Nire lehen astea dagoeneko egin  dut Jakintza ikastolan, primeran joan da. Ikuskatu ahal izan ditut hainbat egoera deigarri. Lehenik, nahiz eta hiru urte eduki, haur batzuk ez daude guztiz egokituta ikastolara. Lehenengo egunean haur bat  negarrez sartu zen bere gurasoengandik aldentzean, konstanteki bere gurasoez galdetzen zuen.Ondoren  pasa zitzaion eta ederki ibili zen bere lagunekin jolasean.Egoera hau ikustean irakasleari galdetu nion ea jarrera hori ohiko zen, honek baietz esan zidan. Jarrera horren zergatia zera da, haurra aurreko urtean apenas ez zen joaten  klasera eta aurten jangelara eta guzti apuntatu dute. Horrexegatik horrelako jarrera adierazten du haurrak. Egoera ez hain arrotza izateko,  hasieran arratsaldez klasera ez joatea eta pixkanaka egokitzea dela irtenbide egokiena erabaki dute irakasle eta gurasoek. Gainera, esatekoa da ume honek gero ez duela zailtasunik jolasterako orduan. Atsedenean, han ibiltzen da alde batetik bestera bere lagunekin jolasten. Badago ordea, beste neska bat ez duela bere lagunekin jolasten, irakasleen ondoan geratzen da atsedenean  eta noizbehinka negar egiten du bere gurasoez galdetzen. Bi  minutuko kontua izaten da, gero buelta ematen dio, baina bere jarrera ez da bestearen berbera, isilagoa da azken  hau, eta ez du besteak bezainbeste jolasten. Hau da lehen asteko nobedadea ea zer gehiago gertatzen den!

No hay comentarios:

Publicar un comentario