Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

viernes, 25 de noviembre de 2011

Azken eguna.2011ko azaroaren 25a ostirala


Gaur praktiketako azken eguna izan da. Oso egun berezia eta aldi berean, tristea. Goizean, betiko martxan aritu gara. Gaur, lehenengo aldiz basoarekin lotutako hiztegia landu dute.Atsedenaren ondoren, psikomotrizitate garaia iritsi da, “Salto gela”. Asko disfrutatu dute mozorrotzen eta saltoak egiten. Arratsaldean ,merendola antzeko bat egin dugu, nire azken eguna ospatzeko. Hiru urteko haur guztiak elkartu dira gela batean eta han aritu dira jan eta jan. Jarraiki, jolasean aritu dira. Tamalez jada amaitu dira praktikak! Espero dut hurrengo urtekoak laster iristea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario