Edukiak
URTXINTXA PROIEKTUAK egiten duen bezala, CDROM honek hamabi gai desberdin lantzen ditu. Gaiari sarrera, berriz, honekin zerikusia duten beste hainbeste ipuinekin ematen zaio. Ipuin batean sartu eta gero, honako jarduerok gara ditzakete haurrek:
- Ipuinaren ingurukoak:
. Pantaila bizia. Elementuek mugimendu eta hots desberdinak ateratzen dituzte. Haurrek Ttantto aurkitu eta ipuinaren abestia entzungo dute.
. Ipuina: orriz orri entzun eta irakurtzeko aukera ematen du. Audioa irakurtzen ari den neurrian, irakurritako esaldi-atala gorriz argiztatzen da eta nahi izanez gero berriro entzuteko bozgorailua eta orrialdeak aurrera eta atzera (beharren arabera) pasatzeko aukera dago.
. Puzzlea ipuinaren irudiak oinarritzat harturik. Lau zatitan banatu eta
kokapen espazial nahasian aurkeztuko zaizkien irudiak bakoitza bere txokora eramanez berreraiki egin beharko dituzte marrazkiak.
. Pertsonaien memoria edo bikote karta jokoa. Ipuinetako pertsonaien txartelak buelta emanda azalduko dira. Klikatuz aurrera begira jarri eta bikoteak osatu beharko dituzte. Audioaz gain, irudia eta izen idatzia bistaratuko zaizkie, eta irudi bakoitzaren kokapen espaziala gogoratu beharko dute zer egin berehala erabakitzeko.
-Gaiekin erlazioa dutenak:
.Hiztegia. Gai bakoitzeko oinarrizko hamabost hitz azalduko dira aleatorioki
pantailan. Audioa entzun (hitza “irakurriaz” ere bai, nahi izanez gero) eta marrazkia identifikatu beharko dute haurrek.
.Sailkapenak. Atal honetan bi aukera eskaintzen dira:
- Bi kutxarekin jolasteko aukera. Sailkapen irizpideak baieztatuz edo ukatuz adierazten dira: gorriak direnak/gorriak EZ direnak; biribilak/biribilak EZ direnak....
- Hiru kutxarekin jolasteko aukera. Kasu honetan baieztuz hiru sailkapen irizpide aurkezten dira eta zenbaitetan gaiaren hiztegiko hainbat elementu irizpide bilakatzen dira. Bi kasuetan, kutxa bakoitzean sartzen den elementu kopurua hitzez eta zenbakien grafien bidez kontatzen da.
.Zenbakiak. Jarduera hau ere, bi eratara gara daiteke. Modu bakoitzak zailtasun maila desberdina du:
- Ttanttoren laguntzarekin. Honelakoetan haurrak zenbaki bat aukeratuko du eta Ttanttok eramango ditu kutxara kopuru horrekin bat datozen objektuak.
- Haurra bakarrik. Haurra bera izango da kopurua entzun ondoren dagozkion objektuak kutxara eramango dituena.
.Itzalak. Gaiaren inguruan eraikitako horma-irudiaren hainbat zatitatik irudiak erori egin dira, eta horien
Bilakaera- Agertzen diren pantailak
(Nahi izanez gero, helduek -gurasoek, irakasleek...-haurrekin batera irakurtzeko).
Nahi al duzu Ttantto marigorringorekin jolastu?
Programan sartzerakoan, bidaia zoragarri honetan lagun izango duzun Ttantto marigorringoa azalduko zaizu. Horren abestia entzun nahi baduzu, gera zaitez pixka batean pantaila honetan.
Ttanttoren abestia
MARIGORRINGO
TTANTTO GORRINGO
LOREZ LORE DABIL HEGAN.
TTANTTO GORRINGO
NOIZ IKUSIKO
HEMEN GAUDE IKASTOLAN.
ZEIN POLITA!
ZEIN BITXIA!
NAHIZ IZAN TXIKI-TXIKIA.
MARIGORRINGO,
TTANTTO GORRINGO,
GURETZAT LAGUN HANDIA.
No hay comentarios:
Publicar un comentario