Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

viernes, 11 de noviembre de 2011

Hamabigarren eguna.2011ko azaroaren 11a ostirala

Gaur ostirala, astekoa azken eguna izan da. Goizean, beti bezala jolas librean aritu dira, ondoren asteko egunak errepasatu eta gaurko data ipini du irakasleak arbelean.Jarraiki, egunerokoaren garaia iritsi da,hots, zerrenda pasa tea eguraldia aztertu. 10:30tan, gailetak bantu ondoren, kanpoko jolastokira irten dira. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, saltoen garaia iritsi da eta Psikomotrizitate gelara igo gara. Gaur irakasleak, saio gidatua egin du, bere helburua erritmoa lantzea zen hori dela eta, hainbat kanta dantzatu dituzte. Jolas berri bat ere erakutsi die “Sagu txikiren” jolasa hain zuzen ere. Han aritu dira haurrak bata bestearen atzetik gazta eskuan zutelarik, asko gustatu  zaie jolasa!. 12:00tan gelara joan gara eta ura edan ondoren txamarrak edota mantalak jantzi eta bazkaltzeko ordua iritsi da.
Arratsaldean, hiru txerritxoen  murala egin dute. Hiru urteko klase bakoitzak txerritxo bat egin du eta hau amaitzean, kanpoko horma batean itsatsi dituzte  haurren gurasoek ikus dezaten. Hau amaitzean jolasean  aritu dira, azkenik, ura edan, txamarrak jantzi eta ale etxera! Ondo pasa asteburua! Astelehen arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario