Praktikak aurrera doazen heinean, ni gero eta moldatuagoa nago Jakintza ikastolako ingurunera.Irakaslearekiko harremana hasieratik ona izan da, beti laguntzeko prest azaldu zait eta gertutasuna adierazi dit une oro.Konfiantza hau egunetik egunera handitzen joan da, gustura sentitzen naiz klasean, jada haurrak ongi ezagutzen ditut eta hauen jarrerak irakaslearekin komentatzeko gai ikusten dut neure burua. Haurrei dagokionez, hasieratik gaur arte aldaketa handiak ikusi ahal izan ditut. Adibidez, haur bat hasieran goizez bakarrik joaten zen klasera, gelan desorientatuta bezala zegoen, ez zuen ia lagunekin jolasten eta denbora osoa irakaslearen ondoan zegoen.Lehenengo hausnarketan aipatu nuen haur hau, jolastokian irakaslearen ondoan geratzen zen eta ez zuen bere laguntxoekin jolasten. Orain berriz, ezin dut sinetsi haur berbera denik. Aste honetan bai goizez bai arratsaldez klasera joaten hasi da, jada jolasean aritzen da eta aurpegian antzematen zaio gustura dagoela, lotsak alde batera utzi ditu, bere laguntxoekiko konfiantza du.
Hasieran, nabari nuen haur askok lotsa adierazten zutela ni gelan egoteagatik, dagoeneko hori oso atzean geratu da, haurrek beste irakasle bat izango banintz bezala tratatzen naute. Oso gustura nago, lasai, komodo sentitzen naiz inguru horretan. Lan honek duen gauza politenetako bat, haurrek egunero adierazten duten maitasuna sentiaraztea da, horrek irakasle ikasketak amaitzeko eta nire bizitza guztian lan honetan jarduteko indarrak handitzen laguntzen dit.
No hay comentarios:
Publicar un comentario