Gaur asteazkena, azoka eguna ospatzen denez Ordizian, goiz guztietako errutina bete ondoren, azokara joan gara hamaikak inguru. Askotan errepika bezala, hiru txerritxoen ipuina lantzen ari gara hori dela eta, Ordiziako etxebizitzak behatu ditugu. Etxeak ikuskatu ondoren, berriro ere ikastolara itzuli gara, argazkia atera, ura edan eta jada, bazkaltzeko ordua iritsi da. Mantalak edota txamarrak ipini eta bazkaltzera!
Arratsaldean, lehenik, jolas librean aritu dira: margotzen, puzzleak egiten … Azkenik eguna amaitzeko, beste klaseko haur baten urtebetetzeak ospatzera jaitsi gara kanpoko patiora. Txokolatezko bokatak jan eta jolastera! Zein ongi! Lauak eta laurden aldera, gelara joan ura edan eta erlaxazioa egin dugu. Lauak eta erdietan txamarrak ezarri dituzte eta etxera joateko ordua iritsi da! Biharrarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario