Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 8 de noviembre de 2011

Bederatzigarren eguna.2011ko azaroaren 8a asterartea

Gaur asteartea, egun nahiko mugitua izan da gainontzekoekin alderatuz. Goiza beti bezala joan da. Lehenik, jolas librean aritu dira eta ondoren, data ezarri eta asteko egunak errepasatu dituzte. Egunerokoaren garaia iritsi da, arduradunak zerrenda pasa du, gaur denak etorri dira ikastolara! Ondoren, eguraldiaren azterketari ekin diogu “ lainoak daude”. Egunerokoarekin amaitu ondoren “ Gezurren jolasean” aritu gara. Jolas hau, hiztegia lantzeko egiten dute horretarako hainbat txartel dituzte non elementu edo pertsonoi (ama, aita …) desberdinak agertzen diren. Banaka, haurrak irakaslearengana joaten dira eta txartel hauek nahasten hasten dira. Gainontzeko ikaskideek “ nahikoa da” esatean, txartel bat hartu eta bertan ageri ez dena agertzen dela  esaten du. Adibidez, txartel bat hartu eta bertan lasto pila ageri bada  haurrak esango du “Hau ama da” eta gainontzeko ikaskideek esango diote “ Ez, ez eta ez, gezurrik ez mesedez, hori ez da ama hori lastoa da”. Era honetan, hots, jolasaren bitartez, haurrek hizkuntza lantzen dute. Hau batez ere, oso ondo etortzen zaie familia erdalduna duten haurrei, etxean euskara entzuten ez dutenei alajaina. Jolasarekin amaitutakoan, gailetak banatu eta ordu erdiko atsedenaz gozatu dute. Jarraiki, hiru urteko haur guztiak bideo gelara igo dira eta bertan, hiru txerritxoen bideoa ikusi ahal izan dute. Hamabietan, gelara jaitsi, ura edan eta ale, bazkaltzera!
Arratsaldea oso mugitua izan da, izan ere, tenperekin margotzen aritu dira hiru urteko haur guztiak. Hori dela eta, lehenik haur guztiei mantalak ezarri behar izan dizkiegu, ondoren, taldeka tenperak zeuden gelara joan eta margotzen aritu dira.Margotu ondoren haurrei eskuak garbitu eta jarraiki, azken hauek, jolastokira joan dira. Hau izan da gaurkoz dena! Bihar gehiago!

No hay comentarios:

Publicar un comentario