Gaur praktiketako azken astelehena izan da. Goizean ,betiko martxa izan dugu, jolas librean aritu ondoren egunerokoa egin dute. Hau amaitzean, asteburuan eginikoa kontatu digute haurrak. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, berriro ere gelan sartu eta hosto bat margotu dute, izan ere, aurrekoan azken hauek biltzera joan gienen. 12:00ak aldera bazkaltzera joateko prestatzen hasi gara. Arratsaldean, jolas librean aritu dira eta ondoren, Maitane irakaslearen urtebetetzeak ospatu ditugu. Arratsaldea azkar pasa da eta konturatu gabe jada iritsi da etxera joateko unea! Bihar gehiago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario