Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

viernes, 18 de noviembre de 2011

Hamazazpigarren eguna.2011ko azaroaren 18a ostirala


Jada iritsi da ostirala! Gaur mantalak etxera! Goiza beti bezala joan da. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, psikomotrizitate gelara igo gara “Goazen salto gelara!”. Gaur irakasleak ez du saio gidatua egin, han ibili dira haurrak alde batetik bestera, mozorrotu eta guzti egin dira. Oso saio dibertigarria izan da bai guretzat bai haurrentzat ere. Psikomotrizitate saioarekin amaitzeko, erlaxazioa egin dute. 12:10 aldera behera jaitsi,ura edan  eta bazkaltzeko ordua iritsi da. Arratsaldean fitxa bat egin dute, hiru zutabe zituzten, zutabe bakoitzaren gainean  kolore bateko gometsa zegoen itsatsirik.Haurren betebeharra, zutabe bakoitzaren  goialdean azaltzen zen kolore berbereko gometsak ipintzea zen, oso ondo egin dute!Hau amaitzean beste gelako mutil baten urtebetetzeak ospatu ditugu, hor aritu dira txokolatezko bokata jaten. Kanpoko jolastokian jolasean ibili ondoren gelara sartu, ura edan eta jada iritsi da etxera joateko ordua. Hurrengo astean gehiago!

No hay comentarios:

Publicar un comentario