Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 22 de noviembre de 2011

Hogeigarren eguna.2011ko azaroaren 22a asteartea

Jada amaitu da azken asteartea, denbora uste baino azkarrago pasa zait. Goizean jolas librea eta egunerokoaren ondoren, Txano gorritsuren ipuina antzeztu dute. Haurrek irakasleak esandakoa errepikatzen zuten. Antzezlanarekin amaitzean, honen  kanta abestu eta dantzatu dute. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, bideo gelara joan  gara eta “Shrek” euskaraz ikusi dugu. Konturatu gabe bazkaltzeko ordua iritsi da.
Arratsaldean, jolas librean aritu dira lehenik, eta jarriki, fitxa bat egin dute. Udazkena gaia lantzen ari direnez, eta urtaro honetan haizea dela eta hostoak erortzen direnez, honekin zerikusia duen fitxa bat egin dute. Bertan haizea irudikatu beharra zuten lerro zuzenak eginez. Hau amaitzean, gailetak banatu eta barruko patiora irten dira.Jolastokitik berriro ere gelara joan gara, ura edan eta dantza pixkat egin ondoren, erlaxazioa egin dute, izan ere, haurrak aztoraturik zeuden. Gaurkoz hau izan da dena, bihar gehiago!

No hay comentarios:

Publicar un comentario