Astea aurrera doa eta gero eta gutxiago geratzen da praktikak amaitzeko. Gaur azken asteazkena izan dut. Goizean betiko martxan aritu dira, egunerokoa egin ondoren, basoa azaltzen den horma irudia lantzen egon dira.Hau amaitzean, gailetak banatu eta barruko jolastokira irten dira. Ondoren, fitxa bat egin dute, hona hemen eginiko fitxa:
Fitxa honetan egin beharrekoa, garbi ikusten da, haurrek lora kopurua dagokion zenbakiarekin lotu beharra zuten. Berehala, bazkaltzeko ordua iritsi da, denek ez dute denbora izan fitxa egiteko beraz arratsaldean, haur batzuk fitxa egiten jarraitu dute, bitartean, gainontzekoak jolasean aritu dira. Hau izan da dena gaurkoz! Bihar gehiago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario