Ostirala iritsi da! Iritsi da ostirala!. Goizean, betiko martxa jarraituz, jolas librea eta jarraiki egunerokoa egin dugu. Gailetak banatu ondoren, patiora joan ordez, psikomotrizitate gelara joan gara. Haurrek esango zuten bezala “Goazen salto gelara!”. Psikomotrizitate klasera joan eta lehenengo zapatak kendu, iskina batean utzi eta borobilean eseri dira. Lehenik, irakasleak saio gidatua egin du. Bertan, hainbat kanta dantzatu eta oreka landu dute, marra baten gainean ibiliz. Ondoren, beste klaseko hiru urtekoak etorri dira eta jolas librean aritu dira. Jolas libreari hasiera bikaina emateko, goma espumazko dorrea puskatu dute denen artean. Han ibili dira : saltoka, dorreak egiten, pilotazko igerilekuan alde batetik bestera.. zein ongi pasa duten! Hamabietan, zapatak jantzi eta klasera joan gara, jada amaitu da psikomotrizitate Saioa! Gelan ura edan, komunetik pasa eta listo! Txamarrak eta mantalak jarri eta bazkaltzera!
Arratsaldean txokoez gozatzen aritu dira lehenengo ordua, talde txikitan banatu ditugu haurrak eta talde bakoitza txoko batean. Batzuk, margotzen eta plastilinekin egon dira, beste batzuk liburutegian.. ondoren aldatu egin dira eta horrela denek gozatu ahal izan dute txoko guztiez. Azkenik, egunari amaiera emateko, patiora jaitsi gara.Txirrina jo aurretik gelara igo, ura edan eta txamarrak jantzi dituzte etxera joateko. Ostiraleko agurra zoragarria izaten da, kanta eta guzti! Astelehen arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario