Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

jueves, 3 de noviembre de 2011

Seigarren eguna.2011ko azaroaren 3a osteguna.

Gaur, 2011ko azaroaren 3a osteguna, ongi joan da. Goizean betiko martxa jarraitu dugu, jolas librea eta ondoren egunerokoa: data ipini, zerrenda pasa eta eguraldia aztertu. Ondoren, hiru txerritxoen ipuina kontatu du irakasleak eta haurrak adi-adi egon dira hau entzuten. Jarraiki, hiru txerritxoen kanta abestu eta kanpoko jolastokira irten dira. Ordu erdiko deskantsua hartu ondoren, berriro ere gelara sartu, ura edan, komenetik pasa eta “u” forman eseri dira, horma irudiaren garaia iritsi da. Horma irudian etxe bat azaltzen da, beheran azaltzen den etxea, hain zuzen ere. Bertan logela, egongela, komun, sukalde.. ezberdinak ageri dira. Ekintza honen helburua haurren arteko elkarrizketa sustatzea da.Beraiek etxean zer duten adieraztea da ekintza honen muina. Han aritu dira haurrak beren etxeko kontuak kontatzen beren lagunei.Horma irudiaren lanketa amaitutzat eman ondoren, izenen jolasa egin dugu. Irakasleak erdian bakoitzaren izenak agertzen diren txartelak ipini ditu. Haurrak beraiena zein den asmatu beharra dute, horretarako paretan beraien izena itsatsirik dute argazki eta guzti, erreferentzi gisa. Goiza amaitzeko, txamarrak eta mantalak jantzi eta bazkaltzeko ordua iritsi da.
 
Arratsaldea lasai izan da, lehenik, bideo gelara joan gara. Bertan, hiru urteko haur guztiak elkartu eta “Pupu eta Loreren” bideo ikusten egon gara. Egunari amaiera ezin hobea emateko, bi umeen urtebetetzeak ospatu ditugu, jada hiru urte! Zein handiak egiten ari diren! Kandelak itzali eta jolasean aritu dira barruko jolastokian. Azkenik, gelara sartu, ura edan eta ale etxera! Biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario