Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

lunes, 7 de noviembre de 2011

Zortzigarren eguna.2011ko azaroaren 7a astelehena.

Gaur astelehena, berriro ere ikastolara joateko eguna iritsi da. Gogotsu hasteko astea, jolas librean aritu dira.Bertan, irakasleak eta nik, ikuskatu ahal izan dugu haurrek estereotipoak alde batera utziz jolasten dutela, izan ere, ia mutil gehienak etxeko lanetan aritu dira: janaria prestatu, garbitu, erosketak egin.. Neskak berriz, han aritu dira kamio eta garabiekin jolasten. Jolas ordua amaitu ondoren, segidan egunerokoaren garaia iritsi da. Lehenik, gaurko data arbelean ezarri du irakasleak “Astelehena 7” eta asteko egun guztien errepasoa egin dute. Jarraiki, zerrenda pasa eta eguraldia aztertu dute “Euria”. Komunetik pasa eta ale gailetak banatzera!. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, berriro ere gelan sartu dira. Ura edan, eta asmakizunen garaia iritsi da, asmakizun bat irakurri diegu ea asmatzen zuten, eta laguntza pixkarekin asmatu dute “ Zein da? Aitatxo eta amatxo”. Azkenik, txamarrak eta mantalak jantzi eta bazkaltzera! Arratsaldean, gelara sartu eta “u” forman eseri dira,  irakasleak egin beharrekoaren nondik norakoak adierazi dizkie. Jada marraztutako etxe bat margotu beharra zuten. Han ibi dira buru belarri lan eta lan. Amaitutakoan, jolasean aritu dira eta jarraiki, gailetak banatu dituzte. Ordu erdiko atsedenaz gozatu ondoren, ura edan, komunetik pasa eta ale etxera joateko ordua iritsi da. Txamarrak jantzi, aterkiak hartu eta biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario