Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 8 de noviembre de 2011

Ni magisteritza eskolan

 
Argazki honen bitartez, unibertsitatean nola sentiarazten naizen islatu nahi dut.Txikitatik buruan bueltaka izan dudan  ideia izan da etorkizun batean irakasle izatea. Orain dela urte bat, ideia hau aurrera eramatea erabaki nuen eta horrexegatik, nire irakasle ikasketak hasi nituen Donostiako irakasleen eskolan.
Erabaki hobeagoa ezin nuela hartu uste dut, nik nahi dudana ikasten ari bainaiz. Betidanik, ikusi izan dut nire burua gela baten barruan  hainbat haurrei klase ematen, izan ere, irakasle lana oso gertutik bizi izan dut. Nire familian  bai nire ama bai nire ahizpa baita nire izeba ere, irakasle dira. Betidanik gustatu  izan zait beraiei ikasgelan haurrekin jazotako gauzen berri izatea.Han egoten  nintzen adi-adi esaten zutena entzuten. Aurreko urtean beraz, lehen esan bezala, irakasle ikasketak jarduten hasi nintzen. Hasieran, ez nuen aurkitu nik uste nuena. Dena teoria zen, ez zegoen ia praktikarik eta ikasitakoa ez nuen aplikagarria ikusten klase bat ematerako orduan, pixkanaka aurrera joaten  bilatu nuen azkenik, nik uste nuena.Lehenengo urtean  teoria besterik ez genuen ematen , aurten teoriaz aparte praktikak ere baditugu . Praktiketan da bene -benetan irakasle izaten ikasten duzun lekua.Honek ez du esan  nahi teoriak ez duela ezertarako balio, azken batean  teorian  ikastikakoa, praktikak frogatzeko aukera ematen dizu.
Argazkian, ni Donostiako unibertsitate eskolako ikasgela batean irudikatu naiz. Bertan gustura sentitzen naiz, izan ere, nik gura dutelako ari naiz irakasle izateko ikasketak egiten, inork ez nau behartu  hau  egitera, nire bizitzan hartu dudan erabaki garrantzitsuenetako bat dela esatera ausartzen  naiz. Bertan, haurrei buruzko informazioa, erabiltzen diren metodologia ezberdinak, jolas desberdinak.. hau eta beste gauza asko irakasten dizkigute,  esaterako informatika munduko ezagutzak barneratzen hasi gara, hala nola bloga egitea. Lehen ez nuen nire burua kapaza ikusten blog bat nire kabuz aurrera eramateko, orain denboraren eta pazientziaren bitartez , jada trebatu  naiz eta espero dut etorkizunean oraindik ere gehiago kontrolatzea.
Ni unibertsitatean nola sentitzen naizen zentratuz, esatekoa da gero eta argiago dudala erabaki ezin hobea hartu dudala, gustura sentitzen bainaiz ikasten ari naizenarekin. Lehen, batxilerra gauzatzerako orduan, askotan galdetzen nion nire buruari “ hau zertarako ikasi?”, ez nuen nire bizitzan baliagarria ikusten  momentu  horietan ikasten ari nintzena. Orain ordea, alderantziz, ikasitako  ia dena aberasgarria iruditzen zait ondorengo urteetan irakasle modura aritzeko. Hala eta guztiz ere, nik uste dut, irakasle izaten gelan, praktikaren bitartez lortzen dela. Denbora da irakasle izatearen funts nagusia, behin irakasle titulua lortu eta eskola batean lanean hasitakoan, azal azaletik bizitakoan irakasle lanaren gazi gozoak, orduan ikusi ahalko dugu ea jorratutako ikasketak baliagarriak izan diren hala ez. Ea ikasi dugunaren bitartez egoera desberdinei erantzuna emateko gai garen ala ez.
Honekin, amaitutzat ematen dut nire egoera Donostiako irakasle eskolan, ea zuek antzeko zerbait pentsatzen duzuen. Besterik gabe, agur!


No hay comentarios:

Publicar un comentario