Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

miércoles, 11 de enero de 2012

Gertaera erabakigarria

Nire praktiketako egonaldian, aukera izan dut egoera erabakigarriak  ikusteko, azal azaletik bizi ahal izan ditut. Denetatik, orain kontatu  behar dizuedana iruditzen zait interesagarriena.
Nire gelan ikusi ahal  izan dut  neska mutiko askok atentzioa lortzeko edozer gauza egiteko gai direla, baina espezialki neska batek harritu nau. Neska hau egunerokoan ikasle bikaina da, jeneralki irakasleari kasu egiten dio, txintxo portatzen da, lagunekin  jolasten du eta ongi moldatzen da, irekia da , hitz egin behar duenen hitz egiten du, bidalitako fitxak ongi egiten ditu.. laburbilduz ez da arazoak dituen ikasle bat. Gauza da, aurrekoan irakasleak ekintza bat proposatu zietela ikasleei, ekintza zera zen, irakasleak galdetu zien ea nola etorri ziren klasera triste, nekatuta alai.. eta ikasleek galdera hau erantzun beharra zuten.Aurreko urtean ekintza hau noizbehinka egiten zuten beraz, ikasle batzuk gogoan zuten.
Ikasleek  gelara triste etorri zirela esatean, zergatia esan eta ondoren ea besarkada bat nahi zuten galdetzen zitzaien, hauek baiezkoa esan eta zeini eman  nahi zioten esaten zuten. Hasieran aipatutako  neska honek, jolasa aurreko urtetik oroitzen zuen  hori dela eta, bazekien triste esaten  bazuen  laguntxo batek besarkada emango ziola.Horrexegatik, nahiz eta alai etorri, neska honek beti gelara triste etortzen zela esaten zuen  eta hau arrazoitzeko, beti gauza berbera esanez ”Nire amak ez dit eskolara trizikloan  etortzen utzi”. Bi egunetan egin dugu ekintza hau eta bietan nahiz eta gelara alaia eta negarrik egin gabe sartu, ikastolara triste etorri dela esan du.Dena bere laguntxo baten  besarkada lortzeko. Ekintza honetaz jabetu naiz, irakasleak honen berri eman didalako, izan ere, aurreko urtean berdina egiten zuen.Zergatik izango ote da hau? Erantzuna garbi dago, atentzio edota nolabaiteko maitasuna nahi du. Honez aparte ere, beste behin atentzioa era bitxi batean deitu nahi izan zuen. Bi aldiz tokatu zait haurrek erlaxazioa nola egiten duten  ikustea, bat gelan eta bestea psikomotrizitate gelan. Aurreko urtean, haur batek, erlaxazioa egiterako garaian  benetan  lo hartu zuen eta nolabait, irakaslearen eta haurren atentzioa lortu zuen. Neska hau  horretaz jabetzean, erlaxazioa egin dugun bi alditan, bukaeran, lo egongo balitz bezala egin du. Neskari antzematen zitzaion ez zegoela lotan, ni harriturik geratu nintzen honen aurrean, hiru urteko neska  bat baita, bitxia alezta?.

No hay comentarios:

Publicar un comentario