Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

miércoles, 11 de enero de 2012

Metahausnarketa

Jada praktikak aspaldi bukatu ziren beraz, ez letorke batere gaizki azken hausnarketa egitea. Hasierako hausnarketan, nire dudak, ezjakintasunak, ikuskatutako gauza deigarriak.. aipatu nituen. Praktikak bukatu zirenetik hilabete bat baino gehiago pasa da, eta honezkero gertatutako eta ikusitako guztia ondo asimilatzeko gai izan naiz. Konturatu naiz, irakasle izateko nahia  areagotu zaidala, nolabaiteko konfiantza hartzea lortu dut praktiketan. Azken batean, praktiketan ikasi dut zer den irakasle izatea, nahiz eta irakasle eskolan teoriarekin loturiko informazio asko barneratu bene-benetan praktika egonaldian azal azaletik bizitako esperientziak izan dira ezagutza esanguratsuenak. Azken honi buruz, mahai inguruan zertxobait komentatu genuen eta gehiengoak iritzi bera zuen. Beraz, komenigarria iruditzen zait praktika egonaldiak iraupen luzeagoa edukitzea, etorkizuneko testuinguruan trebatuak egoteko.
Mahaian piztu zen beste gaia praktiketako ikasleen iniziatiba zen,hots, praktiketako irakasleak ea proposatu beharko zuen klase bat nola antolatu, zein fitxa egin.. beste irakasleak bezala. Nik uste dut, praktiketan gauden heinean badugula gure iritzia emateko aukera baina, irakasleei beren lekua kendu gabe. Guk nahiz eta irakasle papera betetzen egon egunerokotasunean, ikasten ari gara eta askotan besteengandik ikastea oso ondo etortzen da!
Besterik gabe esan oso gustura egon naizela praktiketan eta jada, hurrengo urteko praktiketarako zai nagoela!

No hay comentarios:

Publicar un comentario