Gaur osteguna, praktika egonaldiko azken aurreneko eguna izan da. Haurrei bihar nire azkeneko eguna dela adieraztean nolabaiteko tristura sartu zait. Goizero bezala jolas librea eta egunerokoa egin ondoren, Txanogorritsuren ipuina, jada irudiekin, irakurri die irakasleak, adi -adi egon dira.Jarraiki kanta abestu eta dantzatu, gailetak banatu eta patiora irten dira. Patiotik bueltan, bost urtekoek eginiko erakusketa ikustera joan gara bertan basoan aurki ditzakegun gauzak ikusi ditugu: perretxikoak, intxaurrak gaztainak..Hona hemen erakusketaren argazkiak:
Hau ikusi ondoren, gelara joan gara eta erakusketatik gehien gustatu zaien gauza margotzeari ekin diote. Arratsaldean, bideo gelara joan gara eta “Ahatetxo itsusia” filma ikusi dugu. Eguna azkar pasa zait eta konturatu gabe jada iritsi da etxera joateko eguna. Bihar tamalez, azkeneko eguna, ea zer pasatzen den!
No hay comentarios:
Publicar un comentario