Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

miércoles, 11 de enero de 2012

Ni praktiketako ikastetxean

 
 
Nik marraztu dudan marrazkia nire praktika egonaldiko gela da. Bertan  pasa ditudalako azken hilabete  honetako unerik politenak eta ahaztezinenak. Marrazkian  ez da oso ongi antzematen gela nolakoa den,izan ere, ez naiz oso trebea baina ahal dudana egin dut.
 Lehen esan bezala, gelan honetan pasa ditut azken hilabeteko unerik goxoenak. Bertan haurren,garapena, pozak, elkarlana, lanak, jolasak.. ikuskatu ahal izan ditut eta aldi berean, beraien maitasuna adierazi didate une oro. Goizero irrikan sartzen nintzen gelara, egunero gauza berri bat ikasten bainuen . Oso aberatsa iruditu zait egonaldi hau, izan ere, haurren maitasunaz aparte irakasleaz asko ikasi dut. Hasieratik asko lagundu dit, eta denbora oro laguntzeko prest azaldu da.Beraz eskertzekoa da irakaslearen laguntza eta gertutasuna.Irakasle mundua hobeki ezagutzeko, aukera ezin hobea izan da. Azal azaletik ikusi ahal izan dut haurren jokabidea. Unibertsitatean teoria asko ikusi ditugu haurrekin nola jokatu beharra dugun baina, uste dut benetan  ikastolan, azal azaleko egoeretan dela ikasten dugun lekua . Azken batean, esperientzia da irakasle lanean ezagutza nagusia.Hala eta guztiz ere, esatekoa da unibertsitatean landutako hainbat gauza ikuskatu ahal izan ditudala. Esterako, aurreko urtean soziologian, estereotipoei buruz mintzatzen aritu ginen, bertan esaten zen gaur egungo gizartean jolasak banaturik daudela sexuaren arabera telebistaren ondorioz, hots, neskek panpinekin ibiltzen direla eta mutilak kamioiekin, baloiarekin.. Nik bizi izan dudana guztiz kontrakoa izan da, jolas librearen garaian nire gelako neska asko kamioiekin edota konponketa jolasean aritzen ziren. Mutilak berriz, panpinekin aritzen ziren edota janaria prestatzen. Beti egoten ziren hiru lau bat mutil sukaldean sartuta, janaria prestatzen edota erosketak egiten. Ikusitakoa harritu eta aldi berean, poztu ninduen, horrek esan nahi baitu hiru urteko haurrengan oraindik ez duela eraginik izaten.
Unibertsitatean denbora asko jardun dugu hizkuntzaren  inguruan hitz egiten. Asko poztu nahiz hizkuntzaren aldetik, ikusi ahal izan dut euskara asko bultzatzen dela.Aurrekoan haur batek besteari erdararaz hitz egitean hauxe erantzun zion besteak” Euskaraz, bestela argitxo haserretu egingo da”. Euskalkiari dagokionez ez dut arazorik eduki izan ere nire herri berdinekoak ziren eta hizkera berbera edota antzekoa genuen.
Azpimarratu nahiko nuke, egonaldi honetan  txunditurik geratu naizela haurrek duten erraztasuna maitasuna emateko eta aldi berean, ikasteko erakusten dituzten gogoak. Hiru urtekoak orain hasi dira zenbakiak, beren izenak idazten ikasten eta hau lortzeko egiten duten esfortzua eta adierazten duten nahia izugarria iruditu zait.
Azkenik, egonaldi honetan asko gustatu zaidana haurren arteko elkarrizketak, ideiak, harremanak, haserreak …. behatzea izan da. Ikusi ahal izan dut guretzat huskeria bat den zehozer, beraientzat izugarrizko kezka dela.
Laburbilduz, praktika egonaldi honek esperientzia aberatsa eta baliagarria suposatu du nire lan mundurako. Uste dute, azken  hilabete honetan haurrekin egoteak nolabaiteko aberastasuna eman didala pertsona gisa, eta gauza asko ikasi eta sentitu ditudala.Jada zain nago datorren urteko praktiketarako, bertan  ikasten baitugu benetan  irakasle izatea zer den!


No hay comentarios:

Publicar un comentario