Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

miércoles, 11 de enero de 2012

Gertaera erabakigarria

Nire praktiketako egonaldian, aukera izan dut egoera erabakigarriak  ikusteko, azal azaletik bizi ahal izan ditut. Denetatik, orain kontatu  behar dizuedana iruditzen zait interesagarriena.
Nire gelan ikusi ahal  izan dut  neska mutiko askok atentzioa lortzeko edozer gauza egiteko gai direla, baina espezialki neska batek harritu nau. Neska hau egunerokoan ikasle bikaina da, jeneralki irakasleari kasu egiten dio, txintxo portatzen da, lagunekin  jolasten du eta ongi moldatzen da, irekia da , hitz egin behar duenen hitz egiten du, bidalitako fitxak ongi egiten ditu.. laburbilduz ez da arazoak dituen ikasle bat. Gauza da, aurrekoan irakasleak ekintza bat proposatu zietela ikasleei, ekintza zera zen, irakasleak galdetu zien ea nola etorri ziren klasera triste, nekatuta alai.. eta ikasleek galdera hau erantzun beharra zuten.Aurreko urtean ekintza hau noizbehinka egiten zuten beraz, ikasle batzuk gogoan zuten.
Ikasleek  gelara triste etorri zirela esatean, zergatia esan eta ondoren ea besarkada bat nahi zuten galdetzen zitzaien, hauek baiezkoa esan eta zeini eman  nahi zioten esaten zuten. Hasieran aipatutako  neska honek, jolasa aurreko urtetik oroitzen zuen  hori dela eta, bazekien triste esaten  bazuen  laguntxo batek besarkada emango ziola.Horrexegatik, nahiz eta alai etorri, neska honek beti gelara triste etortzen zela esaten zuen  eta hau arrazoitzeko, beti gauza berbera esanez ”Nire amak ez dit eskolara trizikloan  etortzen utzi”. Bi egunetan egin dugu ekintza hau eta bietan nahiz eta gelara alaia eta negarrik egin gabe sartu, ikastolara triste etorri dela esan du.Dena bere laguntxo baten  besarkada lortzeko. Ekintza honetaz jabetu naiz, irakasleak honen berri eman didalako, izan ere, aurreko urtean berdina egiten zuen.Zergatik izango ote da hau? Erantzuna garbi dago, atentzio edota nolabaiteko maitasuna nahi du. Honez aparte ere, beste behin atentzioa era bitxi batean deitu nahi izan zuen. Bi aldiz tokatu zait haurrek erlaxazioa nola egiten duten  ikustea, bat gelan eta bestea psikomotrizitate gelan. Aurreko urtean, haur batek, erlaxazioa egiterako garaian  benetan  lo hartu zuen eta nolabait, irakaslearen eta haurren atentzioa lortu zuen. Neska hau  horretaz jabetzean, erlaxazioa egin dugun bi alditan, bukaeran, lo egongo balitz bezala egin du. Neskari antzematen zitzaion ez zegoela lotan, ni harriturik geratu nintzen honen aurrean, hiru urteko neska  bat baita, bitxia alezta?.

Metahausnarketa

Jada praktikak aspaldi bukatu ziren beraz, ez letorke batere gaizki azken hausnarketa egitea. Hasierako hausnarketan, nire dudak, ezjakintasunak, ikuskatutako gauza deigarriak.. aipatu nituen. Praktikak bukatu zirenetik hilabete bat baino gehiago pasa da, eta honezkero gertatutako eta ikusitako guztia ondo asimilatzeko gai izan naiz. Konturatu naiz, irakasle izateko nahia  areagotu zaidala, nolabaiteko konfiantza hartzea lortu dut praktiketan. Azken batean, praktiketan ikasi dut zer den irakasle izatea, nahiz eta irakasle eskolan teoriarekin loturiko informazio asko barneratu bene-benetan praktika egonaldian azal azaletik bizitako esperientziak izan dira ezagutza esanguratsuenak. Azken honi buruz, mahai inguruan zertxobait komentatu genuen eta gehiengoak iritzi bera zuen. Beraz, komenigarria iruditzen zait praktika egonaldiak iraupen luzeagoa edukitzea, etorkizuneko testuinguruan trebatuak egoteko.
Mahaian piztu zen beste gaia praktiketako ikasleen iniziatiba zen,hots, praktiketako irakasleak ea proposatu beharko zuen klase bat nola antolatu, zein fitxa egin.. beste irakasleak bezala. Nik uste dut, praktiketan gauden heinean badugula gure iritzia emateko aukera baina, irakasleei beren lekua kendu gabe. Guk nahiz eta irakasle papera betetzen egon egunerokotasunean, ikasten ari gara eta askotan besteengandik ikastea oso ondo etortzen da!
Besterik gabe esan oso gustura egon naizela praktiketan eta jada, hurrengo urteko praktiketarako zai nagoela!

Ebaluazioa

 
Nire praktikak Jakintza ikastolan egin ditut, oso gustura egon naiz bertan, hona hemen nire praktika egonaldiko ebaluazioa.
Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuena?
Gehien gustatu zaidana haurrek nirekiko izan duten konfiantza izan da, hasieratik irakasle modura tratatu diate eta denbora oro, beren maitasuna adierazi didate espeziala sentiaraziz.Abestiak, ipuinak, horma irudiak … eguneroko ariketak egiten zituzten momentua izugarri gustatzen zitzaidan, bertan izaten bainuen aukera haurren izaerak ikuskatzeko. Gutxien gustaturikoa aurkitzea zaila egiten zait, izan ere, denboraldi ezin hobea pasa dut praktiketan. Zerbait esateagatik, haurren irteerak edota sarrerak,izaten zen gutxien gustatzen zitzaidana. Guraso guztiak beren haurren bila joaten ziren eta momentu nahiko mugitua izaten zen
 Nola izan dira ikasle eta irakasleekin harremanak? Nola manejatu zara emozionalki bai irakasle eta ikasleekin?
Bai ikasleekin, bai irakaslearekin, harremana oso ona izan da. Ikasleak irakaslea izango banintz bezala tratatu didate. Irakasleari dagokionez, gertutasuna adierazi dit momentu guztietan, eta asko lagundu dit nire praktika egonaldian. Eskertzekoa da jarrera hori, izan ere, nolabaiteko lasaitasuna eman dit.
Nola moldatu zarete "irakasle berriak" izanik ? Arazoak, abantailak, mugak....
Irakasle berriak izanik primeran moldatu naiz, laguntza behar nuen egoeretan tutoreari eskatzen nion eta honek segidan  ematen zion irtenbidea nire dudari. Ikasleekin orokorki primeran moldatu naiz, nahiz eta  hasieran,batzuetan haur batzuk, normala den bezala harrotu egiten ziren irakaslea aurrean ez egotean. Baina irakasleari honen berri ematean, segituan aldatu zen egoera.
Bloga ( egunkaria, argazki, gertaerak, hausnarketa eta abar )...probetxagarria izan dira?
Bai, nik uste baino are probetxagarriagoa izan da, izan ere, hasieran oztopotzat jotzen nuen bloga nire praktika  egonaldi aberasgarrirako. Baina ondoren, konturatu naiz baliagarria izan zaidala eta oso ongi etorri zaidala blogaren inguruan zertxobait gehiago jakitea
Zergatik izan dira hain erakargarriak egin dituzuen praktikak eta zer ikasi duzu?
Praktika hau oso erakargarria eta aldi berean, aberasgarria izan da, izan ere, lehenengo aldiz nire bizitzan irakasle paperean ikusi dut nire burua. Ikasleen arteko ezberdintasunak ikuskatu ahal izan ditut azal azaletik eta irakaslearen laguntzaz, haur bakoitza bere izaera eta zailtasunak kontutan hartuz, era zuzen eta goxo batean tratatzen


Esperientzia hau bizi ondoren motibazioak eta poza ikusiz oraindik jarraitu nahi duzue irakasle izanik?
Esperientzia honek izugarri motibatu nau irakasle ikasketak amaitzeko. Inoiz baino gusturago egon naiz hilabete hau, denbora azkar pasatu zait momentu paregabeak bizi izan ditudalako. Etorkizun batean nire burua irakasle bezala ikusi nahi dut eskola batean, hori da nire ametsik preziatuena.

Ni praktiketako ikastetxean

 
 
Nik marraztu dudan marrazkia nire praktika egonaldiko gela da. Bertan  pasa ditudalako azken hilabete  honetako unerik politenak eta ahaztezinenak. Marrazkian  ez da oso ongi antzematen gela nolakoa den,izan ere, ez naiz oso trebea baina ahal dudana egin dut.
 Lehen esan bezala, gelan honetan pasa ditut azken hilabeteko unerik goxoenak. Bertan haurren,garapena, pozak, elkarlana, lanak, jolasak.. ikuskatu ahal izan ditut eta aldi berean, beraien maitasuna adierazi didate une oro. Goizero irrikan sartzen nintzen gelara, egunero gauza berri bat ikasten bainuen . Oso aberatsa iruditu zait egonaldi hau, izan ere, haurren maitasunaz aparte irakasleaz asko ikasi dut. Hasieratik asko lagundu dit, eta denbora oro laguntzeko prest azaldu da.Beraz eskertzekoa da irakaslearen laguntza eta gertutasuna.Irakasle mundua hobeki ezagutzeko, aukera ezin hobea izan da. Azal azaletik ikusi ahal izan dut haurren jokabidea. Unibertsitatean teoria asko ikusi ditugu haurrekin nola jokatu beharra dugun baina, uste dut benetan  ikastolan, azal azaleko egoeretan dela ikasten dugun lekua . Azken batean, esperientzia da irakasle lanean ezagutza nagusia.Hala eta guztiz ere, esatekoa da unibertsitatean landutako hainbat gauza ikuskatu ahal izan ditudala. Esterako, aurreko urtean soziologian, estereotipoei buruz mintzatzen aritu ginen, bertan esaten zen gaur egungo gizartean jolasak banaturik daudela sexuaren arabera telebistaren ondorioz, hots, neskek panpinekin ibiltzen direla eta mutilak kamioiekin, baloiarekin.. Nik bizi izan dudana guztiz kontrakoa izan da, jolas librearen garaian nire gelako neska asko kamioiekin edota konponketa jolasean aritzen ziren. Mutilak berriz, panpinekin aritzen ziren edota janaria prestatzen. Beti egoten ziren hiru lau bat mutil sukaldean sartuta, janaria prestatzen edota erosketak egiten. Ikusitakoa harritu eta aldi berean, poztu ninduen, horrek esan nahi baitu hiru urteko haurrengan oraindik ez duela eraginik izaten.
Unibertsitatean denbora asko jardun dugu hizkuntzaren  inguruan hitz egiten. Asko poztu nahiz hizkuntzaren aldetik, ikusi ahal izan dut euskara asko bultzatzen dela.Aurrekoan haur batek besteari erdararaz hitz egitean hauxe erantzun zion besteak” Euskaraz, bestela argitxo haserretu egingo da”. Euskalkiari dagokionez ez dut arazorik eduki izan ere nire herri berdinekoak ziren eta hizkera berbera edota antzekoa genuen.
Azpimarratu nahiko nuke, egonaldi honetan  txunditurik geratu naizela haurrek duten erraztasuna maitasuna emateko eta aldi berean, ikasteko erakusten dituzten gogoak. Hiru urtekoak orain hasi dira zenbakiak, beren izenak idazten ikasten eta hau lortzeko egiten duten esfortzua eta adierazten duten nahia izugarria iruditu zait.
Azkenik, egonaldi honetan asko gustatu zaidana haurren arteko elkarrizketak, ideiak, harremanak, haserreak …. behatzea izan da. Ikusi ahal izan dut guretzat huskeria bat den zehozer, beraientzat izugarrizko kezka dela.
Laburbilduz, praktika egonaldi honek esperientzia aberatsa eta baliagarria suposatu du nire lan mundurako. Uste dute, azken  hilabete honetan haurrekin egoteak nolabaiteko aberastasuna eman didala pertsona gisa, eta gauza asko ikasi eta sentitu ditudala.Jada zain nago datorren urteko praktiketarako, bertan  ikasten baitugu benetan  irakasle izatea zer den!