Gaur ostirala, ikastolara joateko asteko azken eguna izan da.Oso egun desberdina izan da gaiontzakoekin alderatuz.Goizeko bederatzietan, beti bezala mantala jantzi eta klasera joan naiz Aitziber irakaslearekin.Atea ireki eta pixkana haurrak sartzen joan dira.Beti bezala, jolas librean aritu dira lehen orduan. Tarte horretan, momentu batean ondoko gelakoak zaintzera joan behar izan naiz, izan ere, beste irakasleak grabaketa batzuk egin behar zituen.Bertan ere jolasean zenbiltzaten haurrak.Irakaslea itzultzerakoan berriro ere nire gelara joan naiz.Egunerokoaren garaia iritsi da, gaur Markelek egin du egunerokoa, izugarrizko fundamentua erakutsi du hau jardutean.Gaurkoan bi haur falta izan dira,eguraldia lainotua eta euria,azkenik, gailetak banatu dituzte.Atseden garaia iritsi da jada. Atseden garaian bi urtekoen gelara joan naiz, izan ere, bertan bi irakasle bakarrik zeuden eta laguntza behar zuten.Aipatzekoa da grabaketa garaia dela eta haurrei tenperarekin margotzen grabatu nahi zietela, horrexegatik gainontzeko haurrak zaintzeko eskatu didate eta nik oso gustura egin dut lan hau.Bertan hiru urtekoekin bizi izan ez ditudan egoera oso desberdinak pairatu ahal izan ditut.Lehenik, hizkuntza aldetik zailtasun handiagoak dituzte, oraindik ez dira gai beraiek sentitzen dutena ondo adierazteko.Bestalde, borroka, koska … hauetako ekintzak maiz ikusi ahal izan ditut.Azkenik, haur batek pisa egin du gainean. Lehenengo aldia izan da gelan bakarrik aurkitu naizela eta egoera honen aurrean.Egoera honi irtenbidea emateko, haur bati galdetu diot ea non gordetzen dituzten aldatzeko arropa kaxa eta berehala esan dit azken hau, non aurkitzen den.Bertatik praka eta kulero batzuk hartu eta listo! Aldatu diot haurrari bustiak zituen galtza eta kuleroak!Hamabietan berriro ere hiru urtekoengana joan naiz.Jada bazkaltzera joateko prestatzen ari ziren.
Arratsaldea lasaia izan da, jolas orduan erabat kontzentraturik egon dira . Ondoren, “U” forman eseri eta gailetak banatu dituzte.Gero barruko jolastokira irten dira eta han ibili dira bueltaka jolasean.Amaitzeko, gelara sartu, ura edan eta ale etxera!Ostirala denez musika eta guzti jarri dute agurtzeko!zein ongi lau eguneko zubia!asteazkenean gehiago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario