Gaur astelehena, ez da ezer desberdina gertatu gainontzeko egunekin alderatuz. Goiza lasaia izan da, jolas librean aritu dira lehenengo ordua eta ondoren, egunerokoa egin dute. Zerrenda pasa eta eguraldia aztertu ondoren gailetak banatu eta kanpoko patiora irten dira. 11:15 aldera, gelara igo eta “gezurren jolasean” aritu dira. Asko gustatzen zaie jolas hau, gainera jolasten hiztegia ikasten dute. Jolas honekin amaitzean, txamarrak edota mantalak ezarri dituzte eta bazkaltzera joan dira.
Arratsaldean, jolas librean eta gometxekin aritu dira.Azken honen helburua, koloreak eta formak lantzea zen. Hau amaitzean, kanpoko jolastokira irten dira, ordu erdiko atsedena eduki ondoren ,gelara igo eta ura edan dute. Jada 16:20 zirenez, txamarrak jantzi eta etxera joateko ordua iritsi da. Biharrarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario