Lau egunetako zubia eduki ondoren, berriro ere ikastolara joateko ordua iritsi da.Lehenengo ordua haurrek jolasean igaro dute.Jolas librea amaitu ondoren, lehenik, data ezarri du irakasleak arbelean, gaur 2011ko azaroaren 2a asteazkena, azoka eguna hain zuzen ere. Ondoren, egunerokoaren garaia iritsi da, gaur ez da inor falta izan. Denak etorri dira ikastolara! Zein ongi!. Eguraldiaren azterketari dagokionez, gure aditu txikiek haize handia zebilela esan dute, arrazoia alajaina!Jarraiki, gaileta banaketa iritsi da eta segidan, ordu erdiko atsedena. Atsedena amaitutakoan gelan sartu eta “u” forman eseri dira, ura edan eta hiru txerritxoen ipuina antzeztu dute.Lehenengo irakasleak antzezten zuen eta segidan, haurrek. Antzerkia amaitu ondoren, hiru txerritxoen kanta abestu dute, goizari amaiera ezin hobea eman diote.Jada hamabiak eta laurden ziren beraz, txamarrak edota mantalak jantzi eta bazkaltzera!
Arratsaldean jolas librean aritu ondoren “u” forman eseri eta tamainak (handia, ertaina eta txikia) landu dituzte.Horretarako,hiru tamaina ezberdineko hiru etxe eta hiru elefante ezarri ditu irakasleak borobilaren erdialdean, handiak, ertainak eta txikiak hain zuzen ere.Haurren egin beharrekoa zera zen, elefante bakoitza zegokien etxean sartzea, hots, elefante handia etxe handian, elefante ertaina etxe ertainean eta elefante txikia etxe txikian. Buruari buelta asko eman ondoren, atseden garaia iritsi da “ Zein ongi goazen jolastera!”. Barruko jolastokian aritu dira jolasean: baloiarekin, bizikletan, txirristan … Azkenik, 16:30ak iritsi dira eta honekin, etxera joateko ordua. Ura edan, komunetik pasa eta listo! Goazen etxera! Bihar gehiago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario