Asteazkena,hots, azoka eguna lasaia izan da. Goizean betiko martxa jarraitu dute. Gaur ere Txano gorritsuren ipuina kontatu die irakasleak. Asko gustatu zaie! Batzuek lehenagotik ezagutzen zuten. Goiza azkar pasa da eta konturatu gabe jada bazkaltzeko ordua iritsi da. Arratsaldean, jolas librean aritu dira nahiz eta batzuk atzo bukatu ez zuten perretxikoa margotzen aritu diren. Jolas librea amaitu ondoren, fitxa bat egin dute koloreak lantzeko. Haurrek lerro bat zuten marraztuta eta bertan kolore urdin eta berdeko gometsak itsatsi beharra zituzten txandakatzen(lehenengo urdina eta gero berdea)Hau amaitzean, patiora irten dira, ordu erdiko atsedena eduki ondoren, ura edan eta ale etxera! Bihar gehiago!
No hay comentarios:
Publicar un comentario