Gaur goizean, egunerokoa egin ondoren Txano gorritsuren ipuina antzeztu dute. Orain hasi berri dira Txano gorritsu antzezten, eginkizun honetan haurrek irakasleak esandakoa errepikatzen dute.Oraindik ez dute ipuina irudiekin ikusi, era honetan beraien sormena lantzen da .Bi bat aldiz antzeztutakoan jada ipuina irudiekin kontatuko die irakasleak. Antzezlana amaitu ondoren, Txano gorritsu eta Ikusi mendizaleak kantak abestu dituzte dantza eta guzti. Gaur lehenengo aldiz, horma irudi berri bat landu dute, basoa hain zuzen ere (txano gorritsurekin lotua). Honekin amaitzean, gailetak banatu eta ordu erdiko atsedena izan dute.Gero parkera joan gara hostoak biltzera, izan ere, udazkena da eta zuhaitzak biluzik geratzen ari dira.12:10 aldera, ikastolara itzuli, txamarrak edota mantalak jantzi eta bazkaltzera joan dira.Arratsaldea lasaia izan da, bideo gelan egon gara pailazoen bideoak ikusten. Segidan gailetak banatu eta atsedena izan dute. 4:30tan txamarrak jantzi eta etxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario