Blog honetan, nire praktika egonaldiko nondik norakoak plazaratuko ditut! Hale aurrera!

martes, 15 de noviembre de 2011

Hamalaugarren eguna.2011ko azaroaren 15a asteartea

Gaur asteartea, goiza primeran joan da. Betiko martxa jarraituz, goizean jolas librean aritu dira. Jarraiki, egunerokoaren garaia iritsi da, hots, zerrenda pasa eta eguraldia aztertu. Hau egin ondoren, gaur lehenengo aldiz, “Txano gorritsuren ” ipuina kontatu die irakasleak, izan ere, jada amaitu dute hiru txerritxoen ipuinarekin. Ipuinaren ondoren, gailetak banatu eta  barruko jolastokira joan gara. Ordu erdiko atsedena eduki ondoren, gelara sartu, ura edan eta bideo gelara joan gara “Pupu eta Loreren” bideo bat ikustera.12:00ak aldera, txamarrak edota mantalak jantzi eta bazkaltzera joan dira.
Arratsaldean, “Perretxiko” bat margotu dute eta ondoren, Aitziber irakaslearen urtebetetzeak ospatzera joan gara. Gailetak bapo jan ondoren, jolasean aritu dira. 16:15 aldera gelara sartu, uda edan eta jada, etxera joateko ordua iritsi da! Biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario